Donostia,Power Metal (Activa)
Formación Actual Mikel Yarza: Bajo Etxahun Urkizu: Batería Ander Cañas: Guitarra Unai Zabala: Guitarra Asier Enbil: Voz & Teclados | |
Componentes Anteriores Joxi Perurena: Bajo Unai Corral: Batería Iban Fernandez: Batería |
Biografía
Asgarth 1997. urtean sortu zen, Donostiako Añorga auzoan. Dena dela, taldea urtebete geroago finkatu zen, bost kiderekin: Ander Cañas (gitarra), Unai Zabala (gitarra), Joxi Perurena (baxua), Iban Fernandez (bateria) eta Asier Enbil (ahotsa). Garai hartan, gazte horien batez besteko adina 20 urtekoa zen. 1999an, nahiko abesti propio osatu ondoren, gipuzkoarrek lehen maketa ekoiztea erabaki zuten. Hala, ekainetik uztailera bitartean, zazpi kantu grabatu zituzten, Bilboko Rock Studios grabazio estudioan, Carlos Creator ekoizle eta teknikariaren gidaritzapean. Jainkoen egoitza izeneko lehen grabazio horri esker, taldeak erantzun ona izan zuen zenbait musika lehiaketatan. Voces A Escena izenekoan, finalera iritsi zen, eta Euskadi Gazteko IX. Maketa Lehiaketan, entzuleen saria eskuratu zuen. Azken lorpen horri esker Añorgakoek sekulako arrakasta izan zuten gazteen artean. Asgarth orduko talde bilakatu zen, euskarazko heavy metalaren susperraldiarekin batera. Hori dela eta, grabazio hura zenbait diskoetxeetara bidali zuten, kontratu bat topatzeko. Azkenik, IZ diskoetxearekin sinatu zuten, eta Jainkoen egoitza (IZ, 1999) Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztu zuten.
Lehen diskoaren emaitzak ezin hobeak izan ziren. 2000. urtea zinez oparoa izan zen Asgarth-entzat. Euskal Herriko txoko askotan jotzeko aukera izan zuen, eta haren musika etengabe entzuten zen irratian. Zuzenekoekin lanpetuta ibili arren, Añorgakoak bigarren diskoa prestatzen hasi ziren. Taldekideek argi zuten lehenengo grabazioa maketa bat baino ez zela. Horregatik, lehen lan mardula osatzea erabaki zuten. Hala, urrian Amasako (Gipuzkoa) IZ estudioetan sartu, eta hiru astean lan berria grabatu zuten. Beste behin ere, Carlos Creator izan zuten ekoizle eta teknikari. Etorkizunaren sustraia bigarren diskoan (IZ, 2001), Alemaniako heavy metal eskolako abestiak bildu zituzten, eta Aitor Uriarte abeslariak (Latzen, Sen, Une) lagundu zuen ahotsetan. Bigarren lan horrekin, Asgarth-ek arrakastari eutsi ez ezik areagotu egin zuen. Hala, 2000 eta 2001 bitartean 60 kontzertutik gora eman zituzten.
Bizi zuten une gozoaz jabetuta, taldearen etorkizunaren alde apustu egitea erabaki zuten. Batetik, diskoetxez aldatu, eta Gor zigiluarekin sinatu zuten. Bestetik, Matxitxa management bulegoarekin bat egin zuten, zuzenekoen kontratazioa hobetze aldera. Helburu berriak zehaztuta, 2002ko irailean III (Gor, 2002) grabatu zuten. Ordura arteko helduena, Juanan eta Javi San Martin anaien gidaritzapean. Beste behin ere, harrera nahiko ona izan zuen diskoak. Hobea salmenta aldetik, kontzertu aldetik baino. Ordurako euskarazko heavy metalaren eta Asgarth izenaren sua itzaltzen hasia zen. Egoera horren ondorioz, taldeak atseden hartzea erabaki zuen, aurrera begira zer egingo zuten erabakitzeko. Askok uste izan zuten taldea banandu egin zela.
2004tik aurrera
2004. urteko udan, Iban Fernandezek taldea utzi, eta Unai Corralek (Utikan, U.K.BILL) hartu zuen haren lekua. Aldaketa horrek beste ekarpen bat egin zion taldeari: beste ideia eta erritmo batzuk. Ilusioa berreskuratu nahian, 2005eko abuztutik irailera bitartean, berriz sartu ziren estudiora, eta, San Martin anaien laguntzarekin, rock estilo handiagoko lan bat osatu zuten. Nolanahi ere, makina bat traba izan zuten diskoa argitaratzeko. Gor zigiluarekin ez ziren ados jarri, eta, azkenik, EDG Music diskoetxearekin elkarlanean kaleratu zuten ...Garrasia (2005). Aurreko lanekin gertatu ez bezala, salmentak ez ziren horren onak izan, eta kontzertu aldetik ere ez zuten aukera nabaririk izan.
2007ko irailaren 1ean, gorabeheraz betetako hamar urteko ibilbidea amaitu zuen Asgarthek, Añorgako gaztetxean.

Discografía
Tracklist 1. Jainkoen Egoitza 2. Ekaitza 3. Ideia Antolatuak 4. Magia 5. Zu Gabe 6. Amaigabeko Lurraldea 7. Atzeri |
Tracklist 1. Etorkizunaren Sustraia 2. Mehategi Beltza 3. Asgarth 4. Heriotzaren Aurpegia 5. Arraza 6. Itzala 7. Arbasoen Guda 8. Ipar Haizea 9. Eutsi Lagun 10. Geldiezina 11. Zure Zai 12. Mendekua |
Tracklist 1. Goian Bego 2. Ito Arte 3. Gauean Ihesi 4. Begi Bi 5. Lur Jota 6. Pekatua 7. Mugak 8. Denboraren Hautsa 9. Uren Artean 10. Hitz Gabe |
Tracklist 1. Asgarth - Lur Jota 2. Berri Txarrak - Bisai Berria 3. Hirurko - Sólo Soy Un Jubilado 4. Doctor Deseo - Hay Un Tesoro En Tus Lágrimas 5. Jousilouli - Ikastola Maite Dut 6. Cuerno De Chivo - Música 7. Ekon - Eguzkia Ezkutatzen Denean 8. Soblind - Help Me Through 9. Ados - Tamata |
Tracklist 1. Garrasia... (Instrumental) 2. Azken Nahia 3. Zeren Beldur 4. Esnatu Gara 5. Ahaztezina Izango Dela 6. Gezurrak 7. Hitzak Hitz Direlako 8. Urtetan 9. Eman Pausoa 10. Zatoz Bila 11. Edurnezuri 12. Zu Zeu Etsai 13. Zuzenean 14. ...Garrasia |
Tracklist 1. Argi Izpiak 2. Zeldatik 3. Izurri Berria 4. Kale Gorrian 5. Gainditu Dut 6. Ispilu Zelataria 7. Abdoulayren Agurra 8. Abdoulay 9. Nahi Nukeen Herria 10. Ezin Bizi 11. Parasitoa |