Numen (Arrasate,Black/Folk Metal) han emitido un comunicado en RRSS despidiéndose de su guitarra Xabi y de su batería Eihar.
Este es el comunicado, en euskera:
«Adiorik ez, laister arte!
Xabi eta Eihar agurtzeko unea iritsi da.
Agurtu baino gehiago, eskerrak eman nahi dizkizuegu bioi urte guzti hauetan Numenen partaide izan zaretelako. Bizitzak, bideak eta uneak hautatzera bultzatzen gaituen bezala, zuek ere zuen hautua egin duzue eta taldea uztea erabaki. Momentu on asko konpartitu ditugu eta benetan be kontzertu ederrak egon direla bidean.
Zorionak Xabi!
Denboratxo bat pasatu da Numen utzi zenuenetik eta zure hutsunea nabarmena da ostiralero Kobazuloko zitan. Gauzak nola diren zure urte betetzea aprobetxatu dugula publikoki zu agurtu eta zoriontzeko. Polita izan da konpartitu duguna, ohore bat zu gozatu eta zure bizipoza gozatu ahal izatea. Laister arte X!
Mila esker zuri ere Rubio! Asko eman diguzu, oso garrantzitsua izan da zure ekarpena. Numen berriro berpiztu eta etapa berri bati ekin ahal izan genion zuri esker. Asko izardi arazi diguzu! Zuk emandakoa hor geldituko da, lan bikaina benetan. Laister arte Eihar!
Denbora luzea igaro da bateria eta gitarrarik gabe egon garela eta aurrera bidean beste alternatiba batzuk aurkitzera eraman gaitu egoerak. Ikututa baina bizirik da Numen eta oraindik gerra apur bat emateko intentzioarekin.
Mila esker bioi, aurrerantzean ere iluntasunaren bidean elkar ikusiko dugu.
Besarkada handi bana!»
Más información de la banda en nuestra página de Numen.