• Banners Publicidad

    ¿Quieres que aparezca un banner tuyo en la web? Mándanos un email para consultar condiciones.

  • Publicidad

Exkixu


Gernika,Hard Rock/Folk Rock (Disuelta) 

Formación Actual
Josu Artetxe: Batería
Jon Mikel Arronategi: Bajo
Esteban Mediavilla: Guitarra
Alex Sardui: Voz
Iñigo Ibarretxe: Alboka
Componentes Anteriores
Larrus: Voz
Aitor Albizuk: Guitarra
Jose Miguel Guisan: Guitarra
Igor Arzuaga: Trikitixa
Ritxar Cuevas: Trikitixa
Unai Ormaetxea: Verso
Jose Alberto Batiz: Coros & Guitarra

Biografía


(Antes Xe Osti)

Mitologia, erritu paganoak eta euskal tradizioa oso presente zeuden Gernikako (Bizkaia) talde honetan. Folkari rocka batzeko edota rockari folk instrumentuak gehitzeko ahalegina egin zuten, eta Busturialdetik Euskal Herri osora salto egin zuten, bizkaieraz abestuz eta arrakasta handiarekin. Hitzekin gertutasun handia lortu zuten, kaleratu zituzten bi diskoetan.

1990. urtean, Jon Mikel Arronategik (baxua), Josu Artetxek (bateria), Alex Sarduik (ahotsa) eta Aitor Albizuk (gitarra) Xe Osti taldea sortu zuten, baina ez zuten inoiz kontzerturik egin. 1991. urtearen hasieran, Gernikako Udalak abiarazitako ekimen bati esker, grabazio baterako diru laguntza jaso zuten. Hala, martxoan lau kantu grabatu zituzten Berrizko (Bizkaia) Lorentzo Records estudioan. Taldea bataiatzeko, Txillardegiren liburu esanguratsu baten izenburua hartu zuten: Exkixu. Horren ostean, kontzertu gutxi batzuk eman zituzten, baina taldeak ez zuen iraun.

Urte berean, uda aldera, Arronategik eta Artetxek Algortako Jose Miguel Guisan (gitarra) ezagutu zuten, eta entseatzen hasi ziren. 1992an, taldea ezagutarazteko, maketa bat grabatzea erabaki zuten, eta martxoan estudiora sartu ziren, Zornotzako Iñigo Ibarretxe albokariarekin. Aurreko grabazioarekin alderatuta, emaitza zeharo desberdina zen, nahiz eta oraingoan ere rocka eta folka batzeko ahalegina egin. Maketak bi disko etxeren interesa erakarri zuen, eta taldeak Iruñeko Gor aukeratu zuen. Bizkaian kontzertuak egiten hasiak ziren, eta 1993ko urrian Lorentzo Recordsen sartu ziren berriro. Diskoa grabatu aurretik, Josemi Guisanek taldea utzi zuen eta Esteban Mediavilla bilbotarrak ordezkatu zuen. Gabonen aurretik Exkixu (Gor, 1993) lehen diskoa kalean zuten. Kantu indartsuak dira, rockeroak, oso melodiko eta itsaskorrak, baina albokaren, trikitiaren eta gaitaren laguntzarekin tradizioari estuki lotuak. Are gehiago, bertsoak ere sartu zituzten. Kantu guztiak taldearenak dira, Motorheaden doinu batetik egokitutako Agur kantua izan ezik. Portu zaharra abestiko hitzak Joseba Sarrionandiaren olerki batetik hartuak dira. Maketatik bi abesti (Sua, sua eta Urruntasunaren ahotsa) hartu zituzten. Igor Elortzak eta Unai Iturriagak bertsoak idatzi zituzten, Joseba Tapiak trikitia jo zuen, eta Jose Alberto Batiz gitarristak (Akelarre, Tapia eta Leturia Band) punteoak sartu zituen Matxinada, Agur eta Aurkitu zintudan kantuetan.

Hiru hilabete agertokietara igo gabe egon ostean, 1994ko urtarrilean itzulerako lehenengo kontzertua egin zuten, Burlatan (Nafarroa). Diskoa ezagutzera ematen hasi ahala, kontzertuak ugaritzen joan ziren. Sua, sua izan zen kanturik arrakastatsuena, baina bizkaieraz abestutako hitzekin Euskal Herriko gazteriaren zati handi bat identifikatu eta leloak nonahi zabaldu ziren: harreman eta haragi kontuak, sentimenduak, askatasun egarria, aldarrikapena, matxismoaren salaketa... Bigarren diskoa grabatzea erabaki zutenerako urte eta erdi pasatu zen eta ordurako taldea kontzertuen zurrunbilo erraldoi batean murgilduta zegoen; taldekideak erdi profesional bihurtu ziren. Erritu paganoen eta mitologiaren kutsua indartzeko, kontzertuetan momotxorroek albokaren doinura egiten zuten dantza, eta taldearen ikur bihurtu ziren. Gaua heldu orduko ere (Gor, 1995) Lorentzo Recordsen grabatu eta nahastu egin zuten, 1995eko udan. Soinu teknikaria Josu Monge izan zen, eta ekoizpen lanetan Jose Alberto Batizek lagundu zuen.

Horretan Iñigo Ibarretxek, albokaz gain, txistua ere grabatu zuen; eta trikitia, berriz, Igor Arzuagak eta Ritxar Cuevasek jo zuten. Etxeko bertsolariak, Unai Ormaetxeak, bere tartea izan zuen. Hau dok umorie abestiko hitzak Asier Serranok idatzi zituen, Sexua, ze sua-renak Unai Iturriagak, eta Gure hitza-renak Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak. Taldeak bilatzen ari zen soinua aurkitu eta instrumentuekin eskarmentu handiagoa hartu zuen. Are gehiago, folk instrumentuek —albokak, kasu— leku txikiagoa dute, eta gitarrak gainetik jartzen dira. Hitzei dagokienez, sorginak, Amaiur, sexua, bidegabekeriak eta iraultza dira gehien jorratutako gaietako batzuk. Hain zuzen ere, Sorginen leizean eta Amaiur bihurtu ziren diskoko kantu ezagunenak.

Kontzertu ugari egin zituzten, baina behin bakarrik irten zen taldea Euskal Herritik, Zaragozara (Espainia), preso baten aldeko jaialdira. Guztira, 300 bat emanaldi egin zituzten. 1996ko abenduan Euskal Herrian Euskarazen aldeko bilduma batean Benito Lertxundiren Loretxoa kantuaren moldaketa sartu zuten; hori izan zen kaleratu zuten azken kanta.

1997ko urrian, Ertzaintzaren polizia operazio baten ondorioz, taldea bertan behera utzi zuten. Hortaz, aste batzuk lehenago, urriaren 5ean, Pasaia-Lezoko Kilometroak jaialdian emandakoa izan zen taldearen azken kontzertu ofiziala. Horren ostean, baina, beste kontzertu bat egin zuten Errigoitiko txokoan, Idi Bihotz, Su Ta Gar, Mikel Markez eta Etxabe Anaiekin batera, Kepa Arronategi euskal preso ohiaren omenez. Gerora, Alex Sarduik, Jon Artetxerekin batera, Txulufrina eta arrosa diskoa kaleratu zuen, eta handik hiru hilabetetara Gatibu taldea sortzeko lehen urratsak egin zituzten. Jon Mikel Arronategik, berriz, Ken Zazpi taldean dihardu. Bi taldeek Exkixuren arrakastari eutsi diote.

Discografía


Gernika Rock '91Split1991

ExkixuDemo1992

Tracklist

1. Gu Geranak Gera
2. Haizeak Ote Dakartz?
3. Gaixorik Nago!!
4. Ametz Izango Garenarekin
5. Sua; Sua
6. Telesfororen Otxoa Oraindik Etxean

ExkixuAlbum1993

Tracklist

1. Aurkitu Zintudan
2. Hutsari Begira
3. Rusbi
4. Matxinada
5. Urruntasunaren Ahotsa
6. Agur
7. Kale Iluna
8. Sua,Sua
9. Ilusiorik Ez
10. Une Haiek
11. Portu Zaharra
12. Bertsoa

Sorginen Leizean / AmaiurSingle1995

Tracklist

1. Sorginen Leizean
2. Amaiur

Gaua Heldu OrdukoAlbum1995

Tracklist

1. Sorginen Leizean
2. Gezurra
3. Amaiur
4. Itsu Itsu
5. Hau Dok Umorie...!!
6. Sexua Ze Sua !
7. Bela Beltzak
8. Zuriaren Azpian
9. Paradisu Faltsuetatik Ihesi
10. Berton Jaioa
11. Printzeraren Ipuina
12. Gure Hitza

Resto Discografía


G O R 25 Urte 25 Abesti G O R 25 Años 25 CancionesSplit2015

Tracklist

1. Balerdi Balerdi - Beti Gazte
2. Pottoka - Nekazaritza S.O.S.
3. Exkixu - Agur
4. Urtz - Kaixo
5. 7 Skale - Mundua Hankaz Gora
6. Koma - Marea Gora
7. Hemendik At! - Goazen
8. Buitraker - Hipokreziari Kantu Bat
9. Skalariak - Naturarekin Bat
10. Txapelpunk - Zergaitik Ez?
11. Su Ta Gar - Homo Sapiens
12. Ekon - Zuentzat
13. Ken Zazpi - Ilargia
14. Brigada Criminal - Prest Al Hago?
15. Berri Txarrak - Oreka
16. Kerobia - Izan Ere
17. Katamalo - Iruntzi Dana
18. Hesian - Herriaren Oihua
19. Vendetta - Egunero
20. Bizardunak - 500 Urte
21. The Sparteens - Ez Da Berdin
22. Leihotikan - Espero Dudan Pertsona Bakarra
23. The Icer Company - Lotan
24. Altxatu - Hitza
25. Yogurinha Borova - Maite Duzunarekin Gozatu
26. Los Del Rayo - Preso En Tus Besos
27. Flitter - Ven Hacia Mí
28. Kojon Prieto Y Los Huajolotes - Insumisión
29. Parabellum - Anoche Dije Adiós
30. Manolo Kabezabolo - El Aborto De La Gallina
31. La Polla Records - Carne Para La Picadora
32. Koma - Mi Jefe
33. Kaos Etíliko - Ansiedad
34. Skalariak - Sólo Vivir
35. Marea - Si Viene La Pestaní
36. Hirurko - Baila Y No Llores
37. Doctor Deseo - Hay Un Tesoro En Tus Lágrimas
38. Tijuana In Blue - Tijuana In Blue
39. Stupenda Jones - No Quiero Ser Como Tú
40. Lendakaris Muertos - Centro Comercial
41. Chicarela - La Chica Del Telediario
42. 121dB - Evasió
43. Vendetta - Vendetta
44. Memo - Del Género Tonto
45. Salida Nula - Violento
46. Muy Fellini - Las Almas Perdidas
47. Los Ganglios - La Cumbia De Félix Y Jacques
48. Yogurinha Borova - Dicen Y Dicen
49. Altxatu - Sé Tú Mismo
50. Los Carniceros Del Norte - Garras Humanas

Enlaces


Facebookhttps://www.facebook.com/EXKIXU-126228594074590/

Marcar el Enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

  • Publicidad